GAZTETXEA



ORTUA

Txorimalo Gaztetxean barazkiei ez zaie lekurik falta. Ortu ekologiko bat lantzen ari gara oilotegiko soberakinez ongarrituta. Bertan edonork parte har dezake ezagutzak, esperientzia edo ikasteko grinak baditu. Ortuaren bidez, elikadura subirotasuna bultzatzea bait da gure naia.

 

OILOTEGIA

Momentu hauetan 6 oilo bizi gara Gaztetxeko oilotegian. Egunero ateratzen gaituzte  aire freskoa arnastera eta inguruak mihatzera. Esan beharra dago, pentsu naturala ematen digutela bazkaltzeko eta nahi izan ezkero gure arrautzak probatzeko aukera izan dezakezuela (Gaztetxean galdetu).





PARRILLA

Udan, lagunen artean, parrillada bat egiteko leku paregabea. Proiektua aurrera doan arren (ez dago bukatuta), dagoeneko erabili dezakegu barbakoa. Mahaiak, bankuak eta egurrezko labea izango dira hurrengoak. Itzalean dagoen toki freskoa, disfruta dezagun!




ENTSAIU LOKALA

Gaur egun, Algortako 15 bat taldek entsaiatzen dute Gaztetxeko entsaiu lokalean. Taldeen artean autogestionatu dute gela eta beraiek intsonorizatu eta prestatu dute. Ordutegiak finkatu dita auzokideak ahalik eta gehien errespetatzeko. Lokala nahiko txikia izan arren, herriko talde askoren sorkuntza bermatu du.


 
SERIGRAFIA LOKALA

Diseinua marraztu, plantila egin eta kamisetara pasa. Serigrafia lokalean, guzti hau egiteko baliabideak aurki daitezke. Emultsio gela eta isoladora propioak prozesu guztia jarraitzeko eta serigrafía kolektiboaren esperientzia ikasi ahal izateko.




ARETOA

Aretoan sortzen dira burutazio, eztabaida eta adostasun gehienak. Asanblearismoa oinarritzat hartuta, Gaztetxearen autogestio eta bilakaera lau pareta hauen artean eraikitzen da. Ala ere, herriko beste edozein kolektiborentzat ere ateak irekita daude beti, bilera edo hitzaldiak emateko prest.







Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com