martes, 2 de marzo de 2010

EMAKUME GAZTEON ASANBLADA

Ostiral honetarako, martxoak 5, afari feminista antolatu du Algortako Emakume Gazteon Asanbladak (AEGA). Hitzordua 21:00etan jarri dute Getxo aldeko Txorimalo gaztetxean. Afari goxoaz aparte (barazkijaleentzat aukera egongo da) antzerkia, bideoak eta musika ere izango dira. Gaineratu dutenez, "aldez aurretik izena ematea eskertuko genuke (horrela afaria moldatzea errazago izango delako geuretzat), baina ez da derrigorrezkoa, momentuan bertan sarrera erosi daiteke eta kito". Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunerako ere eskualde mailako hainbat ekitaldi prestatu dituzte Emakumeon Mundu Martxako Euskal Herriko Plataformak bildutako eragileek. Iluntzeko zortzietan manifestazioan abiatuko dira, Algortako Telletxe plazatik, ondoren Tellagorrin ekitaldia egiteko, Getxoko Bilgune Feministak jakinarazi duenez. Hori bukatuta, "hamaiketakoa (gauekoa)" izango da Aldai kulturgunean, antzinako Itxasgane etxean

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com