miércoles, 14 de abril de 2010

SENDABELARRA TAILERRA




Gure inguruko naturak eskeintzen dizkigun baliabideen ezagutza antzina erabili izan da hainbat gaitz eta osasun arazoen tratamendu zein prebentziorako. Orain badirudi dana egina dagola farmako pilulekin eta actimelen l. Casey Immunitas-ekin, baino benetan uste duzu oraingo gizarte osasuntsuan holako ezagutzak lekurik ez duenik? Atzera begiratzera deitzen dugu gure ohitura eta sustraiei, zergatik farmaziara jun eta dirutza bat gastatu ulertzen ez ditugun farmakotan hainbat eta hainbat arazo gure landetan hasten diren bedarrak konpontzeko gai badira? Argi dago dana ezin dela sendabelarrekin konpondu, baino konpondu dezakeguna gure ingurumenaren ezagutzaz baliatuz edozein pilulak lortutakoa baino balio handiagoa daukala argi daukagu, eta ezin dugu onartu holako jakituri garrantzitsu bat beste asko bezala ohitura moderno eta artifizialak janda galtzea. Horregatik animatzen zaituztegu E.H.N.E(euskal herriko nekazarien elkartasuna)-ren eskutik Txorimalo gaztetxean izango den sendabelar ikastaroan parte hartzera apirilak 15etik maiatzak 13rarte ostegunero arratsaldeko 5etatik 7rak arte.


APUNTAU ETA GOZATU GAZTETXEA !

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com