domingo, 2 de mayo de 2010

V BILBO ABIAN DAGO !!

Gaur egun, edozein motatako kontzentrazio, aldarrikapen,, parodia zein herri bazkariak kalean burutzea (informatu, kartelak jarri edota margoketen bidez salatzea bezala), legez kanpoko ekintzak bihurtu dira. Atera kalera eta pasibotasuna garaitu. Kalea guztiona den heinean, komunikaziorako bilgunea izan da betidanik, hots, etengabe isilarazitako aldarrikapenen bozgorailua. Salatu, ospatu, oihukatu, dantzatu, gozatu eta gurea dena berreskuratu! Adierazpen askatasuna defenda dezagun! Denetarik ekarri, ikurrak, kartelak, pegatinak, musika tresna eta bururatzen zaizuen guztia, izan gaitezen sortzaile eta zuzenak. Eta Maiatzaren 15ean Bilbon [Gran Via], arratsaldeko 17:00etan elkar ikusten bagara?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com