
Aurtengo Aste Nagusia berezia izango da, jaitsiera berezia egongo da, txupin berezia egongo da, txupina baina txupin iluna, beltza. Beltza delako haiek nahi duten etorkizuna, eta justu kolore aniztasuna da gure ezaugarria, gurea, 29 konpartsetakoa eta guk nahi dugun koloretako Bilbokoa ere, beraz guk beltzaren bitartez irudikatuko dugu gure erantzuna, baina haien beltzari buelta emanez eta protesta moduan erabiliz. Eta beste gauza bat irudikatuko dugu ere: lehenengo aldiz Castañares alkatetik 24 orduz ikusiko dugu zer den konpartsarik gabeko Aste Nagusi bat. Plante eguna egongo da Aste Nagusi honetan, agerian utziko dugu ze hutsunea egongo litzateke konpartsarik gabe. Inoiz baino argiago geldituko da konpartson helburua ez dela batzuek instituzioetatik esaten duten moduan txosna ipintzea eta dirua irabaztea. Plante egun honetan politikariek ikusiko dute zer den Bilboko Konpartsen inguruan mugitzen den guztia. Eta are gehiago, jai herrikoien alde dauden tabernari eta merkatariei deialdia luzatzen diegu gurekin batera plante hau egitera. Horretarako bilera batetara deituko ditugu eta gure eskaera zuzenean luzatuko diegu datozen egunetan.
Eta noski: gure konpartsa guztien txosnen ateak irekita egongo dira Kaskagorri eta Txori Barroterentzat. Beraz, aurten Aste Nagusian egongo dira. Bai, bere esparrua izango dute!! Udaletxeak bi "gune beltz" ezarri ditu Arriaga atzean eta Areatzako kaian. Bale, hortxe egongo dira, haien arduragabekeriaren ikur izango dira... Baina inguruan guk eta 9 egun zoragarri horietan Bilbora hurbiltzen diren lagun guztiek erakutsiko diegu zelan egiten diren Euskal Herriko jai herrikoi eta arrakastatsuenak, 29 konpartsaren arteko lanarekin!
.
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario