lunes, 26 de noviembre de 2012

ZUK ERE BADUZU TOKIA ALGORTAKO GAZTE ASANBLADAN EDOZEIN EKIMEN,KEZKA EDO SENTSAZIO ADIERAZTEKO!!


Algortako Gazte Asanbladak zuen  iritzia, kezkak ,proposamenak jakin nahi ditu.

Horretarako panel handi batzuk jarri ditugu herrian zehar (kasinoan,telletxen,eztabaida eta tellagorrin) panel horietan  azaltzen da nolakoa izan den okupazio mugimendua Algortan eta Algortako gazte asanbladak  zer egiten duen eta nortzuk garen. Eta azalpenen atzean orri zuri bat dago zuen proposamenak, iritziak, kezkak etab idazteko. 

ANIMATU ETA ZABALDU!!

Panelen idatzia:

Urteak dira herriko gazteriak gaztetxearen beharra ikusi eta okupatzeko hautua hartu zuela. Sastrakatik hasi, Kutxitril, Burdinola ezagutu, Maidagan,Mentxakabarritik bidea egin, kultur etxea, Aixerrotatik pasatu eta Txorimalo arte.

Gazteria anitza bildu izan dute Algortako gaztetxeek, gustu ezberdinetako jendea, iniziatiba eta ideia ezberdinetarako topalekua izan dira.

Okupazio eta autogestioaren bidean, gazteria kritiko eta eraikitzailez osatutako elkargunea izan da, gaztetxea herriko eragile eta norbanakoren elkargune eta ideien sormenaren jatorri gisa ulertuz.

Gaur txorimalo dugu, gure amets eta ideien sorlekua, herriak dituen gabeziak eta behar dugun herri ereduaren aldeko alternatibak landu eta isladatzeko lanean dabilen txokoa.

ZER DA GAZTE ASANBLADA?

Algortako gazte asanblada, herri dinamiketan parte hartzen duen gazte ezberdinez osatutako asanblada irekia da, pentsamendu kritiko oro barnebilduz, herritik eta herriarentzat lanean diharduena.

Herri mugimenduan, ikasle zein gazte mugimenduan, borroka feministan, askatzaile eta ekologikoan lan egiten dugunak gara asanblada.

Txorimalo gaztetxea, gazteok Algortan ase ezin ditugun beharrei erantzuteko espazio erabilgarri gisa ulertzen dugu, eta honen kudeaketaz arduratzen gara, gazteok herri honetan badugulako zer erabaki.

Beraz badakizu, zuk ere baduzu tokia algortako gazte asanbladan edozein

ekimen, kezka, edo sentsazio adierazteko!


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com