Algortako gazte asanbladak azken bi urteetan
zehar okupazio eguna ospatu du eta aurten ere, okupazio asteari ekin diogu, gure
aldarriak plazaratuz eta ekintza desberdinak prestatuz: Argazki erakusketa, bideo emanaldia,
mural margoketa, bazkaria, gaueko jaialdia…
Aste honetan
herri honetako etxebizitzen eraikuntza masiboa salatu nahi dugu. Gaur
egun 3800 etxe huts baitaude,inolako
erabilpenik gabe. Gainera herriko gazteok ez dugu baliabide errealik,
etxebizitza hauek eskuratzeko. Nori zuzendutako eraikuntzak ote dira?
Bestalde, herriko gazteontzat elkargune eta
harreman guneak ziren enparantza eta
espazio publikoen lapurreta eman dela salatu nahi dugu; Txiki Otaegi, esaterako.
Interes
ekonomiko kapitalistara bideratuak izan dira, horrela harreman leku naturalak deuseztatu, eta gazteak
taberna, txoko edo espazio murriztuetara bideratuz. Ba ozen diogu; aurten
plazak berreskuratuko ditugu!
Bukatzeko herriaren transformazioaren inguruko
irakurketa egin nahi dugu. Algortako herria, aldapa mekaniko, prefabrikatutako zibu
eta nonahi topa daitezkeen igogailuz inguraturik dago. Denbora aurrera joan ahala,
herriak ere moldatu egiten dira, baina zein
da garapen horren jo puntua?
Herriaren behar errealak hauek direla uste
duzu?
Parte hartu, okupazio astean, eta zure aldarriak
gurekin batera ozen plazaratu!
Algortako gazte asanblada.
Pil pil proyect , espazio publikoei buruzko
bideoa atxikitzen dizuegu:
Herri honetako egoerarekin loturarik ikusten
al duzue?
No hay comentarios:
Publicar un comentario