jueves, 27 de diciembre de 2012

Plentzia eta Gorlizko gaztetxe berria

Gaurtik aurrera Plentzia eta Gorlizko gazteek gaztetxe berria dute. Gazte zentroa Plentziako hondartzaren aurrean dagoen Areatza hiribideko arkupeetan kokatuta dago, Foru Aldundiak aspaldi izan zuen Ingurumen gelan. 400 metro koadroko udal areto horrek "urte bat baino gehiago darama hutsik", gazteek salatu dutenez. Gainera, Plentziako Udalarekin udaberrian izan zituzten elkarrizketetan, udal arduradunek espazio hori eskatzera animatu zituzten, nolabaiteko gaztelekua izan zedin. PGGAk gaztetxe proiektua bideratzeko lokala eskatu zuen azkenean, baina ez zuen erantzunik jaso. Hilabeteak etorri eta hilabeteak joan, azkenean gaur 20 bat neska-mutilek okupatu dute "ontzi gela" moduan ezagutzen den espazio hori. Herriko alderdiei egindakoaren berri eman diete eta oraingoz Udalak ez du ezer egin. Poliziarik ez da haraino hurbildu. Etorkizunari begira, gaur iluntzeko 7etarako batzar irekia deitu dute, Plentzia eta Gorlizko gazteria informatzeko. Bihar, ordea, hasiko dituzte atontze lanak eta lehenengo erabakiak hartzen. Tartean, 17:30ean prentsaurrekoa emango dute. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com