martes, 8 de enero de 2013

HERRI AZOKA

Algortako Gazte Asanbladako kideok bere leloarekin bat eginez, "Algortako herria elkarlanean eraikiz", kaleak berreskuratzeko ekintza desberdinak planteatu ditugu. Algorta berpiztu behar dugula argi dago beraz, kale ilun hauei kolorea eman behar diegu eta era honetan gure arteko erlazioak piztu eta herri sentimendu hori aurrera eramateko.Gainera, gaur egungo eredu kapitalistak bultzatzen duen kontsumismo amorratuari alternatiba bat bezala planteatzen dugu urtarrilak 26an Telletxe plazan egingo den azoka. aisialdi alternatibo bat irekitzeko ordua heldu da eta kaleari erabilgarritasuna emateko garaia .Telletxe plaza egun honetan eremu zabal batean bihurtu nahi dugu, non pertsona orok izango du bere produktuak saltzeko edo trukatzeko aukera, gehienetan ekoizle-sortzaile hauek ez dutelako espazio propiorik. Beraz egin dezagun egun hau ahaztezina, eta bihurtu dezagun Telletxeko plaza azoka erraldoi bat!



*Zure produktuak saltzeko postutxo bat jarri nahi izanez gero kontaktatu email honen bidez Algortako Gazte Asanbladareki: sastrakagaztetxea@hotmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com