2012ko poru zaharreko jaietako gazte txosnari zuzendutako isunak ailegatu zaizkigu duela hilabete inguru.Udalaren beste azpi-jokoetako baten aurrean aurkitzen gara oraingoan ere.Jaiak antolatzeko diru laguntzen murrizketaz aparte, neurriz kanpoko isunak bidaltzeko apustu irmoa hartu bait du Getxoko Udalak.
Lehenengo eta bigarren egunetan orduz kanpo itxi eta musika edukitzearren 3200€ko zigorra ezarri nahi digute:
-800€ txosna ordutegiz kanpo ixteagatik 1.egunean
-1600€ musika ordutegiz kanpo edukitzeagatik 1.egunean
-800€ txosna erdiko musika ordutegi kanpo edukitzeagatik 2. egunean
Horrelako diru eskariek, kolokan jartzen dute datorren urtean gazte txosna jartzeko aukera. Baina ez dugu etsiko. Jaialdi hau, ekonomikoki isunari aurre egiteaz gain, Imanol Landa eta Getxoko udalaru gure irri gaiztoa erakutsi eta hauxe esateko baliatu nahi dugu, Zuok…Jai duzue!
Ez duzue jai herrikoien dinamika oztopatzea lortuko! Datorren urtean ere, lan egiteko prest gaude, jaiegunak ekimen, txosna eta kolore guztietako aldarriz hornituta egon daitezen.
JAIAK HERRITIK HERRIARENTZAT!
GORA JAI HERRIKOIAK!
ALGORTAKO GAZTE MUGIMENDUA
No hay comentarios:
Publicar un comentario