sábado, 27 de abril de 2013

Bakioko Torrea Gaztetxea desalojatu dute


Atzo, apirilaren 26an, desalojatu zuten Bakioko Torrea Gaztetxea. Goizean bertaratu ziren ertzainak, epaitegiko bi ordezkari, jabearen abokatua eta promotorako bi ordezkari. Hasieran ertzainek jarrera harroa izan zutela eta denborarekin giroa lasaituz joan zela azpimarratu dute gaztetxeko kideek. Gaztetxea desalojatu arren, proiektua ez dela bukatu aldarrikatu dute.
Bakioko Torrea Gaztetxeko kideen oharra:

Goiz gogorra gaurkoa, azkenean heldu baita desalojoaren eguna. 10:30ak bueltan hasi dira lehen berriak zabaltzen: “Zipaioak gaztetxean”.

Bertara hurbildu direnen hitzetan hasieran jarrera harroa eduki du haietako batek, baina orduak aurrera joan ahala giroa baretzen joan da eta jarrera ere egokiagoa izan da. Ertzainekin batera epaitegietako bi ordezkari, jabearen abokatua eta promotorako bi ordezkari ere bertan egon dira.

12:00ak aldera, jabearen abokatua bertan baturik zeuden gazteengana hurbildu da. Helarazi die datorren asteko egunen baten, adostutako batean, joan gaitezkeela bertan dagoen materialaren bila; eraikina guztiz itxi baino lehen.

Eraikinaren egoera eta jabearen proiektu berriaren ondorioz desalojatu dute Torrea Gaztetxea. Hala ere, horrek ez du esan nahi proiektua akatu dutenik, ezta Bakioko gazteriak borrokari ekingo ez dionik.

HERRI BAT, GAZTETXE BAT!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com