sábado, 29 de junio de 2013

Gaztetxea okupatu dute Lekeition


Ikastola izaniko eraikina okupatu berri dute hainbat lagunek Lekeition. Goizean egindako kalejirarekin 50 pertsona inguru sartu dira. Bertakoek esan dutenez, eraikinaren ondoan bizi diren fraileek ikusi diete sartzen eta Ertzainei deitu omen diote. Gaztetxera hurbildutako ertzainek ateko katea puskatzen saiatu dira baina ez dute lortu. Barruan gordeta egon direnek poliziak alde egitean auzolanari ekin diote.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com