
Kukutzarekin Elkartasun Taldeak manifestazioa egingo du ostegun honetan, 2011ko irailaren 21, 22 eta 23an izandako protestetan auzipetu, atxilotu, zauritu eta identifikatutako lagun guztiei babesa helarazteko eta Azkunaren udal politika salatzeko. Fiskalak 22.080 euroko isuna eta 30 hilabete arteko zigorrak eskatu ditu Gaztetxea barrutik defendatutako 23 lagunentzat.
Mobilizazio udaletxetik abiatuko da 19:30ean eta epaitegietatik igaro ostean Sabin Etxean amaituko da, salaketa modura gaztetxearen desagerpena gauzatu zuten hiru botereak -Udal Gobernua, Justizia eta EAJ- lotuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario