miércoles, 23 de octubre de 2013

BESTE ERASO BAT IZAN DU TXORIMALO GAZTETXEAK

Algortako Txorimalo Gaztetxeak eta Algortako Gazte Asanbladak testu honen bitartez adierazi nahi dizue pasadan asteburuan berriro ere eraso bat jasan zuela. Oraingoan erasoa gaztetxearen aurreko leihoan izan zen. Igande arratsaldean Txorimalora heldu ginen eta etxearen aurreko leihoa apurtuta topatu genuen. Leihoaren aurrean notatxo bat topatu genuen, hurrengoa esanez: “Kaixo denoi pozez adierazi nahi dizuegu, guk egin dugula gaztetxeko barrabaskeria guztia eta zuek fastidiatzeko eskatu nahi dizuegu!”. Honen aurrean egunerokotasunean Gaztetxe eta Gazte asanbladan lan egiten dugunok hipotesi desberdinak ditugu. Besterik gabe, hamabostaldi honetan jasandako bi erasoen aurrean argi utzi nahi dugu lanean tinko eta gogotsu jarraituko dugula eta honelako erasoak ez gaituztela kikilduko!



Gora Txorimalo eta gora Gaztetxeen borroka!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com