
Groseko gazteek Gaztetxea okupatu zuten atzo arratsaldean. Orain eraikina garbitu eta txukuntzeko lanean dihardute gazteek.
Gaur, Ekainak 26, Groseko Gazte Asanbladak, auzoko gaztetxea izango dena okupatu dugu. Eraikina Indianoene kalean aurkitzen da, Uliara bidean. 30 bat gazte bildu dira bertan eta batzuek eraikina garbitu etab egiten zuten bitartean beste batzuk bizilagunei eskuorriak banatzen aritu dira ekimenaren nondik norakoak azalduz eta beste batzuk auzotik eta Donostian zehar kartelak jartzen ibili dira auzolanera deituz. Guztiaren berri emateko webgune bat eraikitzen hasi gara, nahiz eta oraindik amaituta ez egon, lehen bait lehen martxan egon dadin saiatuko gara: http://www.grosekoga.net.
No hay comentarios:
Publicar un comentario