Urteak dira herriko gazteriak gaztetxearen beharra ikusi eta okupatzeko hautua hartu zuela. Sastrakatik hasi, Kutxitril, Burdinola ezagutu, Maidagan, Mentxakabarritik bidea egin, kultur etxea, Aixerrotatik pasatu eta Txorimalo arte.
Gaur txorimalo dugu, gure amets eta ideien sorlekua, herriak dituen gabeziak eta behar dugun herri ereduaren aldeko alternatibak landu eta isladatzeko lanean dabilen txokoa.
ZER DA GAZTE ASANBLADA?
Algortako gazte asanblada, herri dinamiketan parte hartzen duen gazte ezberdinez osatutako asanblada irekia da, pentsamendu kritiko oro barnebilduz, herritik eta herriarentzat lanean diharduena.
Beraz badakizu, zuk ere baduzu tokia algortako gazte asanbladan edozein ekimen, kezka, edo sentsazio adierazteko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario