Txorimalo Gaztetxean barazkiei ez
zaie lekurik falta. Ortu ekologiko bat lantzen ari gara oilotegiko soberakinez
ongarrituta. Bertan edonork parte har dezake ezagutzak, esperientzia edo
ikasteko grinak baditu. Ortuaren bidez, elikadura subirotasuna bultzatzea bait da gure naia.
Momentu hauetan 6 oilo bizi gara Gaztetxeko
oilotegian. Egunero ateratzen gaituzte
aire freskoa arnastera eta inguruak mihatzera. Esan beharra dago, pentsu
naturala ematen digutela bazkaltzeko eta nahi izan ezkero gure arrautzak
probatzeko aukera izan dezakezuela (Gaztetxean galdetu).
Udan, lagunen artean, parrillada
bat egiteko leku paregabea. Proiektua aurrera doan arren (ez dago bukatuta),
dagoeneko erabili dezakegu barbakoa. Mahaiak, bankuak eta egurrezko labea izango dira hurrengoak.
Itzalean dagoen toki freskoa, disfruta dezagun!
ENTSAIU LOKALA
Gaur egun, Algortako 15 bat
taldek entsaiatzen dute Gaztetxeko entsaiu lokalean. Taldeen artean autogestionatu dute gela eta beraiek intsonorizatu eta prestatu dute. Ordutegiak finkatu dita auzokideak ahalik eta gehien errespetatzeko. Lokala
nahiko txikia izan arren, herriko talde askoren sorkuntza bermatu du.
Diseinua
marraztu, plantila egin eta kamisetara pasa. Serigrafia lokalean, guzti hau
egiteko baliabideak aurki daitezke. Emultsio gela eta isoladora propioak
prozesu guztia jarraitzeko eta serigrafía kolektiboaren esperientzia ikasi ahal
izateko.
ARETOA