martes, 30 de noviembre de 2010
Barakaldoko Oleta gaztetxea berehalako desalojo arriskuan
.
.
Gaur amaitzen da Barakaldoko Gazte Asanbladak Oleta gaztetxea husteko emandako epea. Gaurtik aurrera, beraz, edozein egunetan hustu dezake Barakaldoko udaltzaingoak polizia autonomikoaren laguntzarekin Oleta kalean duela urtebete okupatutako eraikina. 3 solairuko eraikina eta aldameneko bi etxetxo hauen jabeak behera bota nahi ditu, lursailarekin espekulatu eta apartamentu berriak eraikitzeko.
Gogoratu beharra dago Barakaldoko udalak gurutzada duela Barakaldoko Gazte Asanbladak ordezkatzen duen herriko gazte talde aktiboenaren kontra. Ez da urte bat San Bizente auzoan kokatutako Makala gaztetxea bide administratibotik eta intentzionalitate osoz itxi zuenetik, barra lizentziarik ez zuela aitzakitzat erabiliz.
Barakaldokoa, baina, ez da arriskuan dagoen gune autogestionatu bakarra. Martxotik Portugaleteko alde zaharreko Koskojales kalean aurkitzen den Koskoenea gaztetxea ere epaiketa eta gero desalojatua izateko aginduaren zain dago. Hurrengo egun edo asteetan emango da agindu honen berri.
Beraz, Ezkerraldean egun dauden hiru gaztetxeetatik bi berehalako arriskuan topatzen dira, eta Santurtziko La Kelo Bullon auzoaren eraisketa plan barruan kokatuta.
Egoera honetan eta etor daitezkeen desalojoen aurrean Ezkerraldeko gaztetxe eta gazte asanbladek mobilizazioak egingo ditugu. Adi beraz eta parte hartu! Desalojo bat, okupazio berri bat!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario