miércoles, 8 de diciembre de 2010

Eibarko Tallarra gaztetxea bota dute

Eibarko Tallarra Gaztetxea botatzen dihardute

Eibarko Tallarra Gaztetxea botatzen dihardute, Eibarko Udalak hala eskatuta.
Atzo hasi ziren hau erausteko lanak, ateak apurtu eta leihoak botatzen. Gaur aldiz, Udalak kontratatutako enpresa batek eraikina botako du asanbleako kideei inongo abisurik eman gabe.

Tallarra bezelako gunek askeak aldarrikatzeko eta gaur eraikina botatzen dihardutela salatzeko manifestazioa deitu dute Gaztetxeko kideek. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Untzaga plazatik hasita.

Tallarra orain 8 urte eta 8 hilabete okupatu zen eta informazio gehiago tallarra.squat.net helbidean daukazue.


Hona hemen gure azkenengo komunikatua:

TALLARRA gaztetxia bota dabe

Bai, 8 urte, 8 hilabete eta 24 egunez bertan egon garanak gara. Denbora guzti honetan gutariko askok, errespetua atean izan duen eta barruan askatasuna somatu izan den toki honetan eskolan baino gehixau iksasi dogula esan geinke. Zein esperientzi aberasgarrixa izan dan toki huts bati bizitza emotia, gauzak instituzioetatik kanpo gure kabuz eitxia!
Kultura altxor bat moduan ulertzen dogu eta altxor guztiak danon esku egotera bultzatzen zailatu gara. Ez dogu goi eta behe mailako kultura eta artistarik nahi izan, kultura bera nahi izan dogu. Horregatik toki honek diru goserik izan ez duen moduan ez dogu iñor diruz astu nahi izan, baiña bai ordea arreta on bat eta lapiko bero bat eskeiñi. Ez dira gutxi izan hemengo epeltasunean eta barazki artean izandako eztabaidak . Ondorio askotara eraman gaituzte eztabaida hauek eta aldi berean beste ideia asko mugi arazi dituzte gure barruetan, zenbat ikasten dan halakuetan! Baiña teoria soliekin ez da iñora juaten, eta honi praktika gehituz borroka gune izatera bultzatu dugu espazio hau, gizarte patriarkal kapitalista honetan bizirauteko borroka beharrezkoa ikusten dogulako, borroka hau norberarengandik hasten delarik gaur egun hain bultzatua den indibidualismoaren aurrean kolektiboki lan egiteari eta kolektiboaren barruan indibiduo bakoitzari eman diogu garrantzia.
Momentu gogorrak ere izan ditugu eta azkenaldian asko izan dira hauek ( udalaren desalojo mehatxua, argi mozketak eta honek ekarri dituen txapeoak...). Baiña guzti honetatik indartuta irten gara, aurre egin diogulako gureak diren tresnak erabiliz; legea haiena bada kalea gurea eta aginduak haienak badira asanbladak gureak (guztion hitza entzun eta erabiltzea). Momentuan momentuko bidea egin dugu oztopoak gaindituz, helburuak bete ahala hurrengoak finkatuz.
Guzti honengatik TALLARRA leku bat baiño gehiago da guretzat eta argi euki lau pareta hauek bota dituzuela baiña bihotzera heltzen diran gauzak ez dirala iñoiz hiltzen! Urte guzti hauetan hazi asko bota ditugula eta goazen tokira joanda gutariko bakoitzak hauek eraingo ditugula! Laisterarte....
Maitasunez eta amorruz...
Tallarra gaztetxia

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com