Independentziaren aldeko lip duba egingo dute astelehenean Durangoko Landako gunearen inguruan. Nahi duenak parte har dezake, ahalik eta jende gehienak parte hartzea nahi baitute bultzatzaileek.
Euskal Herrian independentziaren alde dagoen olatua hartu du sareak eta lipdub.euskalherrian.info blogan gorpuztu den ekimenak gauzatu egingo da astelehenean Durangon, Landako gunearen inguruan.
Independentziaren aldeko lip duban edonork hartu dezake parte eta oraindik garaiz dago, adierazi du Patxi Gaztelumendik.
Sarean sortu eta eratu egiten diren bideo hauek ez dira berriak Euskal Herrian. Hor dago, esaterako, Zarautzen txosnen inguruan egindakoa. Baina Katalunian independentziaren alde egindakoak sona handia lortu zuen sarean eta Euskal Herrian antzeko egiteko grina eragin du.
Astelehenerako egindako hitzordua da lan horren ondorioa. 11k aldera postuak banatuko dira bertaratzen direnen artean. 400 metroko ibildidean grabatuko da "Sarri sarri"ren kantupean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario