miércoles, 15 de diciembre de 2010
NAZIOA, OFIZIALTASUNA. LORTU BEHAR DUGU, LORTUKO DUGU !!
.
.
Ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioa Bilbon, hilaren 29an
Esaitek manifestazio nazionala antolatu du hilaren 29rako Bilbon, euskal selekzioaren eta Venezuelaren arteko futbol partidaren egunean.
Nazioa, ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu" leloa izango du manifestazioak eta 18.30ean abiatuko da Bilboko Arenaletik.
Euskal selekzioak eta Venezuelak jokatuko duten partidaren eguna aldarrikapen eguna bihurtu nahi du Esaitek eta egun osorako egitaraua prestatu du, pailazoen emanaldi, triki-poteo eta musika emanaldiekin, besteak beste. Partida ikusteko pantaila erraldoia ere jarri nahi dute, eta horretarako Bilboko Udalarekin harremanetan jarri dira.
Politika, sindikalgintza eta gizarte alorreko eragile ugarik eman diote babesa manifestazioari: LAB, EHNE, STEE-EILAS, Bilgune Feminista, Bai Euskal Herriari, Ikasle abertzaleak, Askapena, EA, ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba eta ABk, beste batzuen artean.
Gaur arratsaldean egin duten agerraldian nabarmendu dutenez, abenduaren 29a ofizialtasuna lortzeko bidean ziklo baten amaiera eta beste baten hasiera izan dadin nahi dute
OFIZIALTASUNA ORAIN !
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario