domingo, 2 de enero de 2011
KONTROLATZEN GAITUZTE
.
.
.
.
Getxoko Udalak azken aldian hainbat bazterretan kamerak jarri izana salatzeko asmoz, atzo, igandearekin, herri-erdigunea hartu zuen Algortako Gazte Asanbladak (AGA). Eguerdiko hamabietatik aurrera, kamera erraldoiak jantzita, Telletxe, Amezti, Basagoiti, Zabala eta beste hainbat kaleetan jarri eta ingurutik igarotzen zen jendeari bideo-zaintza horren berri ematen zuten ehunaka eskuorri banatu zieten neska-mutilek. Gazteen ustez ez dago hainbeste kamera jartzeko beharrik, “hainbat lekutan herritarron intimitatea bortxatu” egiten baitute. Neska-mutilek adierazi dutenez, azken urteotan, tokiko Udalak egindako obra berrietan hainbat kamera jarri dituzte, “gehienetan zaintza-eremua dela adierazi gabe”. Horren adibide argia dira Bihotz Alai plaza eta Salsidu kaleko eskailera mekanikoak.
“Baliteke kamera berri horien ezarpena delinkuentzia tasa jaisteko jarri izana eta hori izango da seguruenik Getxoko Udalak horiek jarri izana defendatzeko argudiorik handiena”, azaldu zuten. Baina, Algortako Gazte Asanbladak zehaztu duenez, “ez dugu inongo ikerketarik topatu zeinean kamerak jartzeak delinkuentziaren ahultzea ekarri duela frogatzen denik”. Haientzat bideo-zaintza sistema berri horiek “gazteen kontrol sozialerako tresna” bat besterik ez dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario