jueves, 20 de enero de 2011
UDALBILTZA ABSOLBITUA
.
.
Hogei auzipetuak errugabetu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hamarna urteko espetxe zigorra eskatu zuen Fiskaltzak. Gomez Bermudez buru izan duen epaimahaiaren arabera, ez da frogatu Udalbiltza ETAren proiektu bat denik edo harekin zerikusirik duenik. Areago, ETAren helburuekin bat etortzea ez dela delitu azpiomarratu du epaimahaiak. Valcarcel epaileak boto partikularra eman du auzibidearen kostuak herri akusazioaren gain gera daitezen eskatuz.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Udalbiltza auzian auzipetutako hogei lagunak: ez du delitu zantzurik ikusi hautetsien elkarte gisa erakunde horrekin aurrera eramandako jardunean. Fiskalak, aldiz, hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen zuen 19 auzipeturentzat, Udalbiltzako izatea "erakunde terroristako" kide izatea zela iritzita. Esan bezala, ordea, Javier Gomez Bermudez epailea buru izan duen epaimahaiak errugabetu egin ditu guztiak.
Epaian absoluziora iristeko arrazoibide nagusia honakoa da: "Ez dago frogatua Udalbiltza ETAren proiektu bat denik, edota talde kriminalaren zuzendaritzapean edo kontrolpean dagoenik. Jarduera deliktiboa justifikatzeko ETAk aldarrikatzen dituen helburuak eta Udalbiltzarenak bat etortzea edo haien artean sintonia egotea ez da delitu". Hau da, ETAren helburu berak izatea ez dela delitu azpimarratu du Gomez Bermudezek, Manuela Fernandez Pradok eta Ramon Saez Valcarcelek osatutako epaimahaiak.
Gainera, Valcarcelek boto partikularra eman du auzibidearen kostuei dagokionean: kostu horiek herri akusazioak ordaindu beharko lituzkeela iritzi dio, hark abiatu zuelako prozedura guztia.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario