Algortako Gazte Asanbladak (AGA), pasa den zapatuan (urtarrilak 29) izandako istilu larriak direla eta, ondoko agiria plazaratzea erabaki du. Argi utzi nahi dugu Txorimalo gaztetxea gazteok gazteontzat gestionatutako espazioa dela, gazte askoren esfortzuari eta auzokideek herriko gazteen beharren aurrean duten jarrerari esker aurrera doana. Hau esanda, gaztetxean eskaintzen diren ekintzak aurrera eramateko beharrezkoa ikusten dugu gutxieneko errespetu maila bat mantentzea, bai aipatutako ekintzan parte hartzen dutenekin, bai auzokideekin. Beraz, ez dira bateragarriak izango gaztetxe barruan jarrera biolento, bortitz, probokatzaile, errespetugabeko edo sexistarik.
Edonork horrelako jarreraren bat mantenduko balu, Algortako Gazte Asanbladak ondoko neurriak hartuko lituzke:
1.- Berehalako kanporaketa gaztetxetik.
2.- Gaztetxean antolatzen diren ekintza eta jaialdietan parte hartzeko debekua.
3.- Algorta eta Portu Zaharreko jaietan AGAk antolatzen dituen txosnetan zerbitzatua izateko ukapena.
Amaitzeko, gazte guztion inplikazioa eskatzen dugu urtarrilaren 29an izandako antzeko istiluak saihesteko; eta gogoratzen dizuegu Txorimalo gaztetxeko ateak zabalik izango dituzuela asteazkenean, 19:30ean.
Algortako Gazte Asanblada (AGA)
No hay comentarios:
Publicar un comentario