viernes, 8 de julio de 2011

MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA



.
.
.
.
Kukutza III gaztetxea huste eta botatze arrisku larrian dago.

Epaileak eraikina husteko agindua sinatu du, errekurtsoa aurkezteko aukerarik eman gabe; eta eusko jaurlaritzaren onarpena dauka eraikina botatzeko baimenak. Epaitegiko tramiteak zein tramite administratiboak aurrera doaz habiadura bizian eta premiazko izaerarekin.

Hau guztiagatik, uztailaren 16an, 18:00retan Bilboko udaletxetik habiatuko den naziaorteko manifestazioa prestatu dugu, beste gauza batzuen artean. Mobilizazio honetara dei egiteko zure laguntza beharrezkoa dugu.

Zer eskatzen dizuegu?

Zuen hizkuntzan dagoen manifestazioaren kartela deskargatu eta inprimatu, kartela eskuetan argazki bat atera eta ondorengo helbidera bidali: kukutzalove@gmail.com . Garrantzi handikoa da zuen partehartzea, errekalderako bereziki, baina baita Bilborako zein Euskal Herriko kolektiboentzako ere.

Kukutza III Gaztetxea, gurea da garaipena!! Guztion artean lortuko dugu!! Ez dira pasako!!

.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com