lunes, 8 de agosto de 2011
Ermitatze gaztetxea desalojatu dute
.
.
.
Gorlizko Andra Mari jaien biharamuna ez da batere samurra suertatu inguruko gazteentzat. Herria lozorroan zela, goizeko 9:30ak aldera heldu dira Plentziako Ermitatze gaztetxera udaltzainen patruila bat eta Ertzaintzaren bi ibilgailu. Bi langilek etxe okupatua hormatzea ahalbidetu behar zuten sei poliziek. Beranduago heldutako 15 bat lagunek barruan zeuzkaten gauzak ateratzeko aukera baino ez diete eman. Hustuketa agindua eskatu ere egin behar izan diete poliziei, aurretik erakutsi ez baitute. Isamari Zarauza alkateari hots eginda "horretaz ideiarik ez" zeukala esan du agintariak, auzokideetako batek UKBERRI.NETi adierazi dionez. Udaltzainek, ordea, agindua ostiraletik zeukatela aipatu dute, herritar horren arabera. Gaur arratsalderako manifestazioa deitu du Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladak: 19:30ean abiatuko dira Piruli plazatxotik.
Neska-mutilek Ermitatze barruan zeuzkaten gauzak gordetzeko lokala uztea eskatu diote udal agintariari. Baina ezezkoa eman du Zarauzak. Gauzetako batzuk Sekeko gaztetxera eraman dituzte, Gazte Asanblada Sopeloztarraren elkartasunari esker. Bitartean, Ermitatze gaztetxea hormatu egin dute, istilurik ez dela egon.
Zortzi hilabetez arriskuan
Urte hasieran Andra Mari kale plentziarreko 1 zenbakiko etxean sartu ziren Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako (PGGA) kideak, bertan gaztetxea egiteko asmoz. Urtarrilaren 7an, baina, okupatutako etxeraino gerturatu zen Ertzaintza. Jabeak salaketa jarri ostean, gaueko bederatziak aldera heldu ziren Ermitatzera poliziak. Bertan zen neska-mutil mordoaren artetik zazpi identifikatu zituzten ertzainek. Eta horiei guztiei epaiketa azkarra egin behar zieten lau egunetara. Gazteetako batzuk aurkeztu ziren arren, ez zuten deklaratzerik izan, "sare informatikoan matxura" zela eta. Bigarrenean, ordea, bai. Apirilaren 14an agertu behar izan ziren epailearen aurrera urtarrilaren 7an Ermitatze gaztetxean identifikatutako zazpi neska-mutilak. Getxoko Justizia Jauregian egindako bista amatuta, ordea, gazteen kontrako prozesura penala artxibatu egingo zuela jakinarazi zien letraduei magistratuak. Behin-behineko hustuketa arriskua ere usatu egin zuten orduan, horrelako eskaerarik ez baitzen egon. Zortzi hilabeteren ostean bota egin dituzte.
Plentziako Ermitatze gaztetxearen hustuketa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario