lunes, 26 de septiembre de 2011

BOTA DUTE BAINA BIZIRIK DIRAU !!!



.
.
Asteazken goizean, goizeko 5etan, Euskal Herriko Gaztetxe Mugimendua kolpatu duen berri txar batekin esnatu ginen. 13 urtetan auzo eta herriarentzat lanean egon den Kukutza Gaztetxea desalojatzeko lehen pausoa ematen ari ziren. Donostiako Zinemaldiko filme beldurgarri bat zirudien; tanketak, aurpegia estalita zeramaten boterearen txotxongiloak, herritarrak jipoitzeko hainbat tresna, ... Desalojoarekin ez zuten nahikoa eduki eta egun hauetan beraien babesa ematera joandako jendearen kontra oldartzen jarraitu zuten. Dendetara eta tabernetara pertsianak eta ateak apurtzen sartuz, osasun etxera sartu eta parte medikuak lapurtuz eta beraien parean jartzen zen edozein erasotuz. Horretaz gain, ehunka zauritu eta hamarnaka atxilotu egon dira hiru egun hauetan. Gure babes eta indarra guzti hauei.
Gertakari tamalgarri guzti hauek PNVren borondate politikoaren bidez ekidin zitezkeen. Beraiek agintzen dutela argi utzi nahi dute, horregatik beraien irizpideetatik kanpo geratzen den edonor kriminalizatu eta jipoitu egiten dute. Azkuna jaunari esan, gu ere ez gaudela bere gizarte ereduarekin bat, non indibidualismoa, kontsumismoa, jabego pribatua… defenditzen diren pertsonen eta kolektiboen gainetik.
Beste gizarte eredu bat posiblea da eta Kukutzak hori erakutsi du 13 urte hauetan zehar. Autogestioa posiblea dela erakutsi du, kontsumismo basatiari aurre eginez, azken finean, Errekalde auzoari Udalak eskaintzen ez dion espazio libre bat eskainiz.
Zoritxarrez, Kukutza ez da erasotua izan den Gaztetxe bakarra. Azken hilabete hauetan hainbat Gaztetxe erasotu dituzte, esate baterako, Zallako Gaztetxeari sua eman eta tuberiak apurtu zizkieten; Gasteizko Gaztetxera polizia sartu eta bertakoak identifikatu eta jipoitu zituzten; Plentziako Gaztetxea, Iralako Gazte Lokala eta Koskoena Gaztetxea desalojatu zituzten eta besteetan, tamalez, kontrolak eta mehatxuak eguneroko ogi dira.
Eraso guzti hauen aurrean, gure besarkada beroena erasotuak izan zareten guztioi eta batez ere, Kukutzako lagunei. Gaztetxe eta Gazte Asanblada Mugimenduari eguneko lanari tinko eusteko dei egiten dizuegu, gizarteak desalojoen aurrean zer nolako babesa erakusten digun ikusi baita.


Gure ametsak, zuen ametsgaizto dira eta, horregatik, desalojo baten aurrean okupazio berriak emango dira!
Herri bat Gaztetxe bat!
Boterea zirikatu!
.
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com