martes, 6 de septiembre de 2011
PTP KONTRAKO AKANPADA
.
.
.
Ez dira hainbeste urte kandileak baleen oiloaz piztu behar zirenetik, ez eta arropa herriko labaderora eramaten zenetik,baina badirudi azken mendean mila urteko eboluzioa agortu nahi izan dugula.
Beste persona asko bezala, nekatuta gaude bai gure bizitzaren norabidea bai inguruaren etorkizuna gutxi batzuen eskuetan egoteaz, eta lan egingo dugu, baita borroka egin ere, ohitura eta ogibide batzuk berreskuratuak izan daitezen.
Politikariek nahiz enpresaburuek, tradizionalistatzat jotzearen beldurrez, politika progre eta liberalak aukeratu dituzte… zer nolako etorkizuna utziko digute?
Bada, zuloz eta zorraz jositako sistema. Utz gaitzatela bakean; guk badakigu nola antolatu, ez baitugu ezer berririk asmatuko: nekazaritza, arrantza, eskulagintza, abelzaintza, e.a. izango dira gure sistemaren oinarriak eta asanblada herrikoiak horren ardatza.
Turismo eta zerbitzuak lehen bezala komplementuak baino ez dira izango, tortillari buelta eta bokadu eman behar diogu.
Ezin hobeto datorkigu kapitalak pairatzen ari den krisialdia. Krisiak, aldaketa esan nahi du, onerako aldaketa hain zuzen, eta jakin badakigu amalurrarekiko oreka berrezkuratzea ez dela soilik zera ona, premiazkoa baizik.
Uribe Kostan zehar Lurralde Zatikako Planak 30.000 inguru etxebizitza aurreikusten ditu, eta bakarrik Getxon 8000-11000 bitarteko kopurua (getxoko Udalak 5000 bizitoki baino ez direla izango esan arren, gogora dezagun LZPa 16 urteko epeari eginda dagoela).
Gainera Udal honen jarrera salatu nahi dugu: Maidagango tren geltoki zaharra mantentzea aspaldituk aldarrikatu dute auzokideek, eta hori egin ordez Ibarbengoako metro geltoki berria egin dute, zelaien artean, Andra Mari auzoko nekazal eremuekin espekulatzeko asmoz.
Horrexegatik, irailaren 8. 9, 10, eta 11n LZParen aurkako akanpada (akanPTPatada) antolatu dugu, geltoki horren parean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario