miércoles, 9 de noviembre de 2011
GAUR TXORIMALO GAZTETXEKO 2 KIDE EPAITU DITUZTE
.
.
Bilbon epaitu dituzte gaur Errekaldeko Kukutza gaztetxearen eraisketa salatzeko irailaren 24ko elkarretaratzearen ostean Ertzaintzak identifikatutako neska-mutil algortarrak. Bietako bakoitzarentzat 315 euroko isuna eskatzen dute, agintaritzako agenteenganako begirune eta errespetu falta egotzita. Andoni Hernandez abokatuak, ordea, "zalantzagarritzat" jo du 15.108 zenbakiko ertzainaren bertsioa. Poliziak gaurko deklarazioan kalez erratu izana —Errekalde zumarkalea, Gordonizen ordez—"ulergarria" izan daitekeela esan du letraduak, baita geldiarazi zuten mutila Athletic-en kamiseta zeramala esatea ere, egun horretako polizia txostenean jaso ez arren. Halabaina, gazteei bidea mozteko ertzain-autoa espaloian sartu izana gaur arte ez aipatzea aurpegiratu dio Hernandezek, uniformea jantzita eta burua estali gabe, epaiketara aurkeztu den agente bakarrari. "Egun horietako beste gertaeraren batekin nahasten ari ez ote zen" ere aurpegira bota dio abokatuak. Ertzainak deklaratutakoaren arabera, larunbat horretan, "manifestazio eta kontzertuaren ostean izan ziren istiluak". Nahiz eta gaurko bistan akatsaz ez jabetu, egun horretan elkarretaratze informatiboa baino ez zen egon Errekalden.
gertaeren egunean, Errekaldetik metrora zihoazela Casilla parean agertu zitzaien atzetik ertzainen autoa. Kotxea espaloira sartuta zuzenean joan ziren auzipetutako mutilarengana, hura identifikatzeko asmoz. 15.108 zenbakiko agentearen hitzetan, "txistua bota, hatza erakutsi eta 'zipaio putakumeak' deitu" zien gazteak, leihatilak itxita zeramatzatela aitortu arren. "Hori guztia atzetik agertuta, gatza", adierazi dio Andoni Hernandez abokatuak. Errekaldetik Casillarantz beharrean, gertaeren unean, patruila-autoan "behetik gora motel-motel" zihoazela esatera ere heldu da ertzaina. Bitartean, agenteei "zoratuta zaudete, lotsagabe halakoak!" bota ziela aitortu du identifikatutako neskak. Ez, baina, "mutilaren identifikazioa oztopatu eta gainontzeko gazteak polizien aurka altxarazteko", ertzainak berak eta fiskalak ulertzera eman nahi izan dutenez. "Bera eta bere lagunen osotasun fisikoa arriskuan" ikusi zuelako baizik.
Neurrigabeko isuna
Euskaraz egindako deklarazioan, auzipetuek beraiek adierazi diote epaileari "lanik ez" daukatela eta "gurasoen etxean" bizi direla, fiskalaren galderei erantzunez. Hori dela eta, horren isun handia eskatzea aurpegiratu dio akusazioaren letraduari neska-mutilek abokatuak. Hilabete eta erdiz, eguneko 7 euroko kalte-ordaina ezarri nahi diete. "Agintaritzako agenteenganako begirune eta errespetu falta dela eta, Legeak aurreikusten duen zigorrik handiena, gazte hauek aurrekari polizialik ez duten arren", Hernandezek aipatu duenez. Gauzak horrela, zigorra egotekotan, isuna arintzeko eskatu du. Bitartean, inondik inora ez da aipatu gaurko epaiketan, gertaeren egunean, patruila autoa gelditu ostean "istiluen kontrako" furgoneta bat heldu zela eta, bildutakoen korrikaldiak tartean, "pare bat pilotakada ere jaurti" zituztela.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario