martes, 24 de enero de 2012

Erandioko gazteen aurkako auzia artxibatu dute



Pasa den urriaren 23an, Erandioko Kalezulo gaztetxea aurkeztu zuten Altzagako Jose Luis Goioaga kaleko 11. zenbakiko Faro enpresa ohian. Hurrengo egunean, dozena bat udaltzainek epaile agindurik gabe gaztetxeko atea bortxatu, sartu eta barruko materiala bahitu zuten. Zentro soziala itxi bitartean, kanpoan hiru gazte identifikatu zituzten, gerora epaitegian salatu zituztenak. 48 orduren bueltan, gazteek Kalezulo zabaldu zuten berriro. Herenegun, Kalezulon egindako auzolanetan Erandioko Gazte Asanbladako kideek jakinarazi zutenez, berriki gazteen aurkako auzia artxibatu du epaileak. Ostiralean bertan, udaltzainek urrian bahitutako materiala bueltatu behar izan zuten, jujeak hala aginduta. Gaztetxea atontzeko lanei dagokienez, neska-mutilek hainbat tona zerrauts zuen gordetegi bat hustu zuten. Orain, zerrautsa berrerabili dezakeen norbaiten bila badabiltza. Otsailaren 17an ospatuko duten Inauterietako jairako lokala txukunduta espero dute

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com