jueves, 12 de enero de 2012

JON ROSALES ASKE GERATUKO DA



Jon Rosales preso gazte algortarra kalera irtengo da 10.000 euroko fidantza ordaindu ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran jakinarazi duenez. Oraintxe bertan ez dakigu gaur bertan kalera daitekeen, baina ziurrenik bihar kaleratuko da.


Jon Rosales Katalunian atxilotu zuten 2010eko otsailean. Hasiera batean Soto del Realen espetxeratu zuten, eta gerora, hilabete batera Alcala Mecora eraman zuten. Bertan egon da gaur arte, eta bertatik irtengo da kalera.


Jon basatiki torturatu egin zuten, salaketa jarri zuten, abokatuek ere jasandako torturak ikaragarriak zirela adierazi zuten, Madrileko epaitegian ere berretsi egin zuen tortura salaketa… baina orain arte tribunalek ez dute ezer egin tortura kasu honetan.

1 comentario:

  1. Kalean da dagoeneko, etxerako bidean. Jon badator. Laster beste guztiak.

    Osaba

    ResponderEliminar

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com