lunes, 30 de enero de 2012
OKUPAZIO EGUNA
Eguraldiak lagundu ez duen arren, ehunka pertsona batu dira okupazioaren aldeko manifestazio nazionalean “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du” lemapean. Jai giroa nagusitu da martxa osoan zehar eta azken aldian gaztexeek jasandako erasoak gogora ekarri dituzte.
Ehunka lagunek parte hartu dute okupazioaren aldeko manifestazio nazionalean. Martxa horren bidez argi utzi nahi izan dute “pertsona ezberdinen borondateari eta lanari esker, gizarte kutsatu honi bizitza ematen” diola okupazioak eta era horretan, “bizi eredu ezberdin bat eraikitzeko lanean” diardutela.
17:45etan eman diote hasiera okupazioaren aldeko manifestazio nazionalari. Martxa Arriagako plazatik atera da “Gure ametsak dirauen bitartean zuenak egin du” lemapean eta Bad Sound Sistem eta 121 Krew taldeko kideek kamioi batean egin dute ibilbidea jai giroa sortuz.
Manifestazioa Arriagatik Udaletxera joan da eta Areatzako kaian geldialdi bat egin ondoren, Unamunoko plazan eman diote bukaera. Areatzan okupazio mugimenduko hainbat kidek hartu dute hitza eta txalo hartean, babesa eman diete Kukutzako eta Zallako Gaztetxeen izenean hitz egin duten lagunei. Bi hauek “instituzioen aldetik pairatutako erasoak” salatu dituzte, baina argi utzi dute “okupazioaren bidez bizi eredu ezberdin bat eraikitzen” jarraituko dutela.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com
No hay comentarios:
Publicar un comentario