Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunean manifestazio batek zeharkatuko ditu Algortako kaleak, Bilgune Feministak deituta. Hitzordua 19:30ean izango da Telletxe plazan. Hori bukatuta, ekitaldia izango da Tellagorrin eta, ondoren, luntxa Aldai patronatuan. Bestalde, eskualdeko hainbat eragile feministek hilaren 10erako antolatutako bizikleta martxari ere batu zaio Algortako BF. Larunbat horretan, Sopelako udaletxetik abiatuko dira 10:30ean, Leioan amaitzeko. Telletxe plazara 11:30ak aldera helduko omen dira
No hay comentarios:
Publicar un comentario