martes, 23 de octubre de 2012

ERMITATZE GAZTETXEAREN DOKUMENTALA

Urriaren 24an, Ermitatze gaztetxe plentziarra zenari buruzko dokumentala aurkeztuko dute Xurrut taberna gorliztarrean. Hitzordua 20:30ean jarri du Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak . Eta gero Tois kantautoreak abestuko du. Amaitzeko, Plentziako San Antolin jaietako argazki erakusketa egongo da ikusgai. Ertzainek eta udaltzainek 2011ko abuztuaren  8an hustuarazi zuten Ermitatze  gaztetxea, zazpi hilabetez zabalik egon ostean. Hain zuzen ere, 2012ko apirilean zentro sozialean identifikatuta izan ziren sei gazteen aurkako epaiketa irekitzeko aukera helarazi zieten Getxoko epaitegitik etxearen jabeei, eta haien erantzuna baiezkoa izan zen. Fiskaltzak egun bakoitzeko 12 euroko eta jabeek 36 euroko zigorra eskatzen diete sei hilabetetan zehar. Hau da, pertsona bakoitzeko 2.196 euro Fiskaltzak eta 6.588 euro etxeko jabeek.

GORA OKUPAZIOA!!!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com