Arratsaldeon !
Zelan dena? Espero dugu indabak gozo egon
izanak.
Lehenik eta behin, zuen
partehartzea eskertzea. Azpimarratu nahiko genuke, ekimen hau herritik eta
herriarentzat sortua izan zela duela 13 urte eta gaur egun filosofia
berdinarekin jarraitzen du indabadak.
Jakina da Algortako udaletxeak
geroz eta oztopo gehiago jartzen dizkigula espazio publikoari, erabilera
kolektiboa emateko. Baina guk tinko jarraitzen dugu kalea berreskuratuz.
Aipatzekoa da ere, gaurko
bazkaria produktu lokaletan eta naturaletan oinarritu izan dela, indabetatik
hasi eta yogurtetararte, herriak asetuz herriaren beharrak.
Horrelako ekimen herritarrak
aurrera ateratzeak pasadan urtean eta beste askotan isunak suposatu ditu kalea
okupatzearen aitzakipean. Honek argi adierazten du udaletxearen jarrera ekimen
herrikoien aurrean, erabat zikina.
Aurten ere nahiz eta, 500
pertsona inguru elkartu garen, ezin ditugu ahaztu ehundaka kilometrotara
dispertsatuta eta baituta dauden senide eta lagunak; Josu, Aitor, Jone, Gorka,
Jagoba, Tortu, manex, Pol, Endika, Javi, Iñigo, Alvaro, Anjel, Arkaitz, Aimar,
Urtzi, Kitxu eta Guti. Jakin gaur ere aukera daukazuela postalen bidez haiei
keinu bat bidaltzeko.
Bukatzeko esatea, indabada auzolanaren bitartez aurrera eramaten dugun herri ekimena dela eta aurten honen antolakuntzan partehartzea eskasa izan dela beraz, animatzen zaituztegu ez bakarrik indabadako antolakuntzan baizik eta herri honen mugimendu desberdinetan partehartzera.
Gozatu egunaz eta jarrai dezagun
kaleak berreskuratzen.
Euskal presoak Euskal Herrira!!
Gora Indabada Herrikoia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario