viernes, 14 de junio de 2013

PLAZA BERRESKURATU DEZAGUN!

PLAZA BERRESKURATU!


Hori da gaurko egunaren lema, eta ez da kasualitatea. Badira lau urte Getxoko Udalak Txiki Otaegi enparantza kendu zigunetik Getxo Antzokia makroproiektua aurrera eramateko. Gazteon beharrak etengabe alde batera utziz, beraien interesak soilik begiratzen dituzte. Izan ere, Txiki Otaegi enparantza gazteok geneukan espazio bakarra zen, bertan bizitza egiten genuelarik . Adin, kodrilla eta belaunaldien arteko elkargunea zena, plaza artifizial soil batean bihurtu nahi dute, eta gazteok horren kontra gogor ekin behar diogu.


Hala ere, arazoa ez da soilik Txiki Otaegira mugatzen, eta gure herriko auzo eta karrika guztietan zailtasunak ditugu edonolako ekimen eta dinamikak garatzeko.


Horregatik, Algortako Gazte Asanbladaren oraingo erronkarik garrantzitsuena espazio publikoaren erabilera zabalaren alde borrokatzea da. Udalari baimena eskatzeaz aparte, gure herriko enparantzak erabiltzeagatik neurriz kanpoko prezioak ordaindu behar ditugu. Gazteok espazio hauek erabiltzeko
eskubidea dugu herriko ume, gazte eta helduei eskainitako ekimenetan, ekonomikoki baldintzatuak izan gabe.


Gaurko eguna aurrerapauso bat izango da borroka honetan. Erakutsi diezaiegun gazteok gogo eta indarrak soberan ditugula gurea zena aldarrikatzeko.


PLAZA BERRESKURATU DEZAGUN!
ALGORTAKO GAZTE ASANBLADA

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com