Izena duen oro omen da, eta horregatik bagara.
8 urte pasa dira Algortako gazteak antolatu eta Txorimalo okupatzea erabaki zutela. Etxe zahar eta huts honetan, proiektu eta ametsak aurrera eramateko lanari ekin ziotela. Denbora honetan pertsona eta kolektibo asko pasa dira pareta hauen hartetik esperientzia jasoz eta eskeiniz, gauza bat argi izanda: "ikasten, borrokatzen eta zirikatzen jarraituko dugu" horregatik zorionak eta urte askotarako!
Mila esker benetan, egun hauek ospatzera hurbildu zareten guztioi eta bereziki laguntzen parte hartu duzuen guztioi. Eskerrak ere zakar eta zaratak jasan dituzuen bizilagunei eta bihotzez agur bero bat egon ezin izan diren lagun guztiei!
Ametsak bizirik darrai, Aupa Txorimalo Gaztetxea!
A.G.A.
No hay comentarios:
Publicar un comentario