lunes, 17 de mayo de 2010

EUSKAL HERRIKO GAZTETXE EGUNA MAIATZAK 22 ALTSASUN





Euskal Herrian gero eta gaztetxe eta gazte asanblada gehiago garen unean, nahiz eta guztiek errealitate ezberdinak izan bada zerbait batzen gaituena, AUTOGESTIOA eta ASANBLADA. Horregatik, batzen gaituena kaleratzeko, denen artean gaztetxe eguna antolatzera goaz! Autogestioa eta Asanbladaren apologia egitera goaz.

Aspaldian egin diren makro jaialdietatik urrutik, guk ditugun baliabideak autogestionatuz eta koordinatuz KALEAK BERRESKURATUKO ditugu.

Denen artean gaztetxe eguna antolatuz, denen artean egunero egunero gure gaztetxe eta gazte asanbladetan lantzen duguna kaleratuko dugu, inposaturik ditugun sistemaren aurka gure amets fabriketan sortzen ditugun alternatibak erakutsiko ditugu tailer, erakusketa eta ekintza ezberdinekin GURE ALDARRIKAPENEZ MARGOZTUKO DUGU KALEA.

Ekin dezagun denok batera inposaturiko sistema kapitalista patriarkalari uko egin eta gure alternatibak erakusteari… EKIN DEZAGUN BATERA GAZTETXE EGUNA ANTOLATZEARI…





EGITARAUA IREKIA:

11:00 ASANBLADA IREKIA
GOIZEAN haurrentzako txokoa: rokodromoa, intxableak...., plazan

12:00-13:30

TAILERRAK: instrumentu tailerra, ekintza zuzena eta mural tailerra...
HITZALDIAK: elikadura subiraultza, okupazioa altenatiba erreala, aisialdi ereduak eta droga.

13:30 KALE ANIMAZIOA: Lizarrako baturrada, sakanako trikitilariak, altsasuko ihauteria

14:30 BAZKARIA, Zelandiko frontoian bertan ordainduko da

ONDOREN jolasak

19:00 MANI + FESTA + AKZIO, gaztetxetik
GERO ERRERRE TXANRANGA BAND (ELEKTROTXARANGA)

21:00 KONTZERTUAK, Gaztetxean eta herriko plazan

HARRIKA
ITXAROPEN ZIKINA
BAD SOUND SYSTEM
EL TRONO DE JUDAS
KANTUKI ERROMERIXA

SISTEMA ZIRIKATU! GAZTETXEAK BULTZATU!!!! ANIMATU ETA PARTE HARTU!!

GAZTETXE eta GAZTE ASANBLADEN KOORDINADORA

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com