domingo, 16 de mayo de 2010

Getxon ere jai herrikoien alde!

Ekainaren 12rako, larunbata, jai herrikoien aldeko olinpiadak antolatu dituzte, festen antolaketan parte hartu arren, Getxoko Udalak 2009an txosna jartzeko baimena eman ez zien hainbat eragilek (Koska Irratia, Txorimalo gaztetxea, Bilgune Feminista...). Horrenbestez, 17:00etan jarri dute hitzordua, egun horretan, Algortako Telletxe plazan, proba ezberdinak izango dituen txapelketa dibertigarria eta parte hartzailea egiteko asmoz. Ondoren, ekitaldia egingo dute. Eta arratsaldeari bukaera emateko, poteo musikatua herrian zehar. Horrenbestez, arratsaldean abiatuko diren Getxoko San Isidro jaietan, olinpiadetan izena emateko aukera izango dute koadrilek. Txosnan egongo da kutxa, inskripzio orria bete ostean, bertan sartzeko. Horiek guztiak batuta, zozketa egingo dute, ahalik eta lasterren lehiakideen izenak ezagutarazteko.

Antolatzaileek azaldu dutenez, "jai herrikoien aldeko aldarrikapena egitea da helburua, Getxo udalerriko egoera koadrilen artean zabalduz, jendea jai ereduaren kontrako erasoen inguruan kontzientziatzeko". Horretaz gain, Bilboko Konpartsen Koordinakundeak, Donostiako Piratek, Gasteizko blusa, nesken eta txosnen batzordeak eta Gora Iruñea plataformak sustatutako Euskal Herri mailako ekimenarekin bat egin nahi dute horrela. Dagoeneko Uribe Kosta eta Erandioko jai batzorde, txosna batzorde eta eragile ugarik izenpetu dute "Jai herrikoiak bultzatuz!" izeneko adierazpena. Horren harira, Jai Herrikoiek I. Kongresua izango da, maiatzaren 22an, Bilboko Capitol zinemetan.

GORA GETXOKO JAI HERRIKOIAK !

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com