sábado, 31 de julio de 2010

GORA JAI HERRIKOIAK !





Urte honen hasieran, kalea herritar guztiona dena argi uzteko kanpaina abian hasi genuen, "Kalea herriarena da" lelopean. Kalean eginiko hiru jardueragatik isun bana jaso genuela salatu nahi genuen, herria aberastu eta bizitu egiten dituzten ekimenak zigortu egin zizkiguten, hala nola, umeentzako puzgarriak, truke azoka eta 500 pertsona baino gehiago batzen dituen Indabada herrikoia. Denborak aurrera egin du eta uda heldu zaigu. Hotzak eta euriak eguzkiari pasoa eman diote eta horrekin batera jaiak gurekin ditugu. Eguraldia aldatu egin da baina ez udalaren jarrera. Udala bere jarrera inposatzailea geroz eta garbiago ari zaigu uzten. Ohikoa izan da udalak jai eredu herrikoi eta partehartzaileekin bukatzeko izan duen jarrera, urtez urte Algortako zein Portuzarreko jai batzordeei eskumenak kenduz. Aurten ere, ez dira eskuz gurutzatuak gelditu. Beti bezala, zenbait kolektibori txosnak ipintzeko bidea zaildu, lege berriak ipini eta eskubidea urratzen diote. Argazkian, Algortako 15 koadrilek bat egin dute Algortako Gazte Asanbladaren adierazpenarekin.

Komunikatu honen bitartez, Algortako Gazte Asanbladak zera adierazi nahi du:

1.- Jai herrikoi, partehartzaile eta parekide batzuengatik lanean jarraituko dugula.

2.-Nahiz eta gure helburua txosna ipintzea ez den, guri dagokigun espazioaren alde egingo dugula eta jai batzordean urte guztian lanean ari diren kolektiboei gure babesa eskeiniko diegula. Hau izan dela gure jarrera urtean zehar “kaleratuak” bezalako egitasmoetan parte hartzen.

3.- Jai batzordearen autonomia eskatzen dugula, jaiei dagokien erabakietan. Besteak beste, bertan parte hartzen ez duten eta, beraz, helburu ekonomikoengatik soilik txosna ipintzen duten kolektiboek daukaten udalaren babesa ez dugulako ulertzen. Txosnetan banaketa arbitrariorik ez!

4.- Jaietan garrantzitsuena herria dela sinisten dugula eta horretarako herriaren partehartzea bultzatuko dugu. Jaiak herritik herriarentzat!

Beraz, kalearen erabilpena herriarena izan daiten, gure ekimenetara gonbidatzen zaituztegu, herritar, norbanako, koadrila eta edozein motatako kolektibo.

Paella egunean, herriko jaietan… kalean ikusiko gara
.
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com