lunes, 26 de julio de 2010

KOMANTXE KONPARTSA ERASOEN AURREAN


Bilboko Okupazio Mugimenduko Konpartsatik ez gaituzte harritzen Bilboko Konpartsak bultzaturiko jai herrikoi eta parte-hartzaile ereduaren aurkako azken erasoek, hala ere, gertakari hauen larritasunaz ohartaraztea gustatuko litzaiguke.



Zoritxarreko istorio honen azkeneko kapitulua 2010eko Ekainaren 17ko “El Correo Español” egunkarian argitaratu zen, Konpartsero Egunean hain zuzen ere. Bertan, bere “iturrien” arabera, Komantxe Konpartsak Bilboko Aste Nagusian Arenaleko txosnagunean txosnarik jarriko ez zuela zioten.



Lehen argumentuak, txosnaren muntaia desegokiari egiten dio erreferentzia gune berdeak zapaltzearen aitzakiarekin, baina plano eta dokumentuetan ikus daitekeen moduan ez da batere egia. Komantxe konpartsak Arenaleko kioskoaren ondoan ezarriko du txosna, plazaren barruan iturri bat duelarik. Txosnaren estruktura eta belartzaren artean metro eta erdiko espazioa dago gutxi gora behera, beraz norberak egin ditzala nahi beste kalkulu
.
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com