Bilboko Santutxu auzoko gazte asanbladak gazteen eta auzoa beraren eguneroko beharrizanei erantzuteko eraginkorra izango den gaztetxea eskuratzeko beharra aldarrikatu du. Apirilaren 21ean, Iturriaga kaleko 14. zenbakian La Caixak hamar urtez hutsik eduki zuen lokala okupatu eta Uztaldi gaztetxearen proiektua martxan jarri zuten.
Hainbat hilabetetan aisialdirako eta alternatibak eraikitzeko tresna moduan funtzionatu zuen gaztetxeak. Baina irailaren 28an Uztaldi gaztetxea hustu eta hormatu zuen poliziak. Honen aurrean, La Caixari interes ekonomikoak gainjarriz, gazteak lokaletik bota eta “familiak haien etxeetatik kaleratzea” leporatzen diote gazteek.
Hainbat saiakera egin dituzte geroztik Uztaldi gaztetxea berreskuratze bidean, eta gaztetxearen aldeko borrokak aurrera dirauela ziurtatu dute asanbladako kideek. Halere, asanbladaren lana gaztetxea lortzera mugatzen ez dela gogorarazi dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario