jueves, 14 de octubre de 2010

BADIRA HAMAIKA , HERRIA ASTINTZEN !!

Orain dela hamaika urte, Algortako Gazte Asanbladak (AGA), herria berpizteko beharra ikusirik, Indabada deritzon herri bazkarian inbertsioa egin zuen, bere helburua lortzeko asmoarekin. Indabak bilakaera bat jasan du, urteetan zehar indar handia lortu duelarik. Ez du Algortako gazteria soilik biltzen, herri ezberdinetako neska-mutilak hurbiltzen dira egunaz gozatzera. Indabadak hamarnaka gazte biltzen zituen, gaur egun ehunka gazte biltzen dituelarik. Esan bezala, orain hamaika urte AGAk egindako apustua, jai herrikoi bat sortzearen aldeko apustua izan zen, eta herritik herriarentzako jaia izanik, herriak antolatu beharreko eguna dugu Indabada. Horregatik, herriaren jarrera parte-hartzailea berreskuratu beharra ikusten dugu.

Indabadaren izaera herrikoi eta parte-hartzailea arriskuan daude, eta beraz, Indabada bera ere, ezagutzen dugun moduan behintzat, arriskuan dago.

Ondorioz, Algortako Gazte Asanbladatik zuen inplikazioa eskatzen dugu, Indabadak urtetik urtera jende gehiago biltzen duelako eta esku gehiago behar direlako lan guztia aurrera eramateko.

Astelehenero, arratsaldeko sei t´erditan Indabada prestatzeko bilerak burutzen dira gaztetxean. Honez gain, urriak 15ean, arratsaldeko 7etan, Bihotz Alai plazara etortzeko deialdia luzatzen dizuegu, bertan burutuko den asanbladara, Indabadari buruzko asunto guztiak eztabaidatzera. Zuen ekarpena klabe izan daiteke!

Gora jai herrikoiak!

1 comentario:

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com