Txirbileneako asanbladaren prentsa-oharra
Gaurkoan Sestaoko bizilagun talde batek bultzatutako proiektu hau aurkeztu nahi dizuegu. Herriko giza kolektiboek denbora handia daramagu instituzioen partetik soluzioak itxaroten, eta egungo langabezia, pobrezia, doako aisialdi eta kultur eskaintza faltak, eta oro har, ekonomia eta produkzioa bizitza nahiz pertsonen giza garapenaren gainetik jarri dituen sistema bidegabearen aurrean proiektu honek badu legitimitate aski. Horren adibide da talde hau osatzen dugun pertsonen aniztasuna, zenbait belaunaldi helburu batek elkartuak: herriaren onurarako askatutako/okupatutako espazio hau autogestionatzea.
Horregatik Bizkaiko Labe Garaien bulegoak izan ziren hauek okupatzea, atontzea eta bizia ematea erabaki genuen.
Eraikin hau aukeratu genuen, lehenik eta behin, Sestaoko eraikuntza adierazgarria delako, herri honen eta bere herritarren iraganaren testigu delako, eta beraz, etorkizunean ere izan dadin lan egingo dugu.
Eta bigarrenik, kokapen eta espazio aldetik ematen dituen aukera guztiengatik.
Iniziatiba espontaneo honek freskotasuna, ilusioa eta eraikina okupatzera bultzatu gaituzten proiektuak garatzeko gogoa ekartzen dizkigu.
Proiektuak, izan ere, asko dira; Jangela herrikoi batetik Txikigune batera, musika taldeek entsallatzeko lokalak, edo artea formakuntza eta trebakuntza bultzatzeko gelak. Gure herriko beste giza-kolektibo edo gizarte mugimenduek lantzen dituzten proiektuak ahaztu barik, herriaren beharrak asetzeaz gain. Guzti horiek laguntzeko borondatea badugu.
Sestaon jaio gara eta kulturaren ikusle hutsak izateko hezi gaituzte. Horretaz gain, udal gobernu ezberdinek gutxi egin dute herritarrei kalitatezko kultura eskaintzeko, herritarrak ez gara sentitu adierazpen kultural eta artistikoen parte ez protagonista sentitu.
Eraikin hau herritarren zerbitzura jarri dugu, bizilagunei dohainik eta era autogestionatuan elkartzeko, aisialdia ez lukratiboari eta garapen pertsonal kritikoari tokia egingo dion leku bat eskaintzeko. Guzti hau instituzio publikoek kultura lehentasunen ordenean are eta gehiago zokoratzen duten garaian.
Eta horrekin batera eraikuntza historiko honen mantentzea ziurtatzeko, ikusten duzuen bezala, utzikeriaren ondorioak sufritzen baititu.
Honen aurrean, instituzioak premiatzen ditugu denbora eman diezaguten gure lan-eredua aurkeztu ahal izateko. Ziur gaude proiektu hau bideragarria dela eta gure herriari soilik gauza positiboak eskaini ahal dizkiola.
Amaitzeko, agerraldi hau aprobetxatu nahi dugu hilaren 25ean, ostegunean, goizeko 10ak eta erdietatik aurrera auzolan eguna egingo dugula jakinarazteko, gure ametsak aurrera eramatea ahalbidetuko digun espazio hau atontzen jarraitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario