Hiru urte igaro dira jada Plaza Beltza herri kultur-gunea zabaldu zutenetik Sopelan. Horrenbestez, aste honetarako hainbat ekimen prestatu dituzte, urteurrena ospatzeko. Asteazkenean, azaroak 7, Emilio Lopez Adan "Beltza"-k atera berri duen "ETAren estrategia armatuaren historiaz" izenburuko liburua aurkeztuko du. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. Larunbatean, berriz, mural politikoen topaketaren hirugarren edizioa egingo dute, 16:00etatik aurrera. Gero gabean, 21:00etan, kontzertua egongo da Sekeko gaztetxean, Atadxs a Nada eta Mitosia taldeen eskutik. Horren ostean, disko jartzaile bat egongo da ska musika jartzen, Maiakovsky DJa (Cable Street Beat), alegia. Argazkian, 2009ko azaroaren 6an, Plaza Beltza kultur elkarteak Plaza Beltza herri liburutegia zabaldu zuen Larrabasterrako Akilino Arriola kalean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario