martes, 6 de noviembre de 2012

Patakon gaztetxearen aurkako auzia hasi da Bilboko epaitegian

Guztira 24 lagun daude auzipetuta Bilboko Uribarri auzoko Patakon gaztetxearen aurkako auzia dela eta. Gaur goizean auzokideetatik 9 igaro dira epailearen aurretik. Hilaren 12an izango dira azkeneko deklarazioak eta egun berean 09:30ean Patakoneko kideek elkarretaratzea deitu dute Bilboko Buenos Aireseko epaitegiaren aurrean, inputatutakoei babesa eskaini eta okupazioaren aldeko aldarria egiteko.



Aurtengo ekainaren hasieran okupatu zuten Bilboko Uribarri auzoko Patakon gaztetxea Tipi Tapa Uribarri Piztu egitaskoaren baitan, alternatiba soziokultural berriak garatzeko espazio bat izateko asmoz. Gaztetxeko kideek hasierako momentutik salatu zuten jazaroen poliziala eta ekainaren amaieran, Ertzaintzak Patakon gaztetxea desalojatu zuen. Guztira 24 pertsona izan ziren inputatuak eta gaur haien aurkako auzia hasi da Bilboko epaitegian.

Patakon gaztetxeko kideek proiektuarekin aurrera egingo zutela adierazi zuten desalojoaren une berean eta gaur ere mezu bera azpimarratu nahi izan dute, auzoaren hutsuneak beteko dituen alternatiba eraikitzen jarraituko dutela. Era berean, inputatuko denei euren babesa helarazi diete eta asanblearismoan eta autogestioan oinarritutako ereduak eraikitzeko deia egin dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Watch live streaming video from apurtuorg at livestream.com